Zuzeneko musikarekin ospatu du Debagoieneko Ezker Kultur Guneak bosgarren urteurrena

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 8a, 15:11

Merino eta Salud, 13:30ean hasi duten ospakizun ekitaldian.

Bost urte dira Debagoieneko Ezker Kultur Gunea zabaldu zutela Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK-k eta bermut jaialdiarekin eta zuzeneko musikarekin ospatu dute gaur urteurrena.

Bermut festa batekin eta Egoitz Villena El Bille musikariaren eta haren lagun gitarra jotzaile baten zuzeneko musika emanaldiarekin ospatu dute Arrasateko Aldai kalean duten bulegoaren irekieraren bosgarren urteurrena Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK-k. Juan Luis Merinok, Debagoieneko eta Urola Garaiko asanbladako koordinatzaileak, hartu du hitza jaialdiaren hasieran eta berak eman die ongietorria bertaratutakoei, Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusia tartean.

Elkartean bertan, hain zuzen ere, hitzaldia egingo dute astelehenean, urriaren 9an: Argentina: movimiento popular y cooperacion medica de Cuba. Ernesto Che Guevara Oftamologia Zentroko koordinatzaile den Javier Motta Guzman izango da hizlaria, eta Milagro Operazioa misio internazionalistaren esperientzian oinarritutako argazki erakusketa ere egingo da aldi berean, 19:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak