Jendez inguratuta zegoen Maritxu Kajoiren etxea 20:15etarako eta iragarritako orduan, 20:30ean egin du miraria herritar askoren aurrean: zuntz optikoa ekarri du. Bere etxea berriztu du, gainera: koloretako argi ugari ditu orain bere etxeak eta interneterako eta teknologia berrietarako konexioa ere bai.


