Ez dadila inor gelditu eskapulariorik gabe

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urr. 6a, 15:54

Eskapularioak banatzen ari dira Maritxu Kajoiko komisioko kideak goizetik, ohiko tokian. Azaroaren 30erako deituta dagoen greba feminista orokorra aldarrikatzen du atzean dakarren mezuak.

Maritxu Kajoi egunean dotore jantzi batetik, eta eskapularioa jarri bestetik. Bi baldintza horiek bete behar izaten dira, eta horrelaxe egin dute aurten ere askok eta askok. Berdea da aurtengo eskapularioa eta azaroaren 30erako Euskal Herriko mugimendu feministak deitu duen greba orokorrari buruzko testua irakur daiteke atzean: "Lanbide eta langintza, feminismoa baldintza, geldituz bagabiltza; gurea bada hitza, greba da gure ekintza: jarri erdian bizitza!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak