Greba feminista orokorrerako deialdia egin dute eguerdian Arrasaten

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko urriaren 6a

13:30ean txosnagunean egin duten elkarretarazea.

Azaroaren 30ean egingo den greba feminista orokorra antolatzen ari dira herriz herri. Gaur, Arrasaten, deialdi horretara batzeko gonbidapena egin dute "bizitzak denon erdigunean" mezua azpimarratuz.

Zaintzarako eskubide kolektiboa ardatz, greba feminista orokorrerako prozesuan da Euskal Herriko Mugimendu Feminista eta greba horretarako dei egin dute gaur Arrasaten. 13:30ean izan da, txosnagunean egindako elkarretaratze baten bitartez. Bizitzak erdigunera ekarriko dituen zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzea da azaroaren 30erako deituta dagoen grebaren helburua, mezu horrekin, egin dute, hain zuzen ere, elkarretaratzea. Debagoieneko herri askotan ari dira dagoeneko greba deialdirako antolaketa bilerak egiten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak