Debagoieneko Ezker Kultur Gunearen bosgarren urteurrena ospatuko dute

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 6a, 11:25

Debagoieneko Ezker Kultur Gunea, Arrasateko Aldai kalean.

Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPK-k igandean egingo dute ospakizuna Arrasateko Aldai kalean duten espazioan, 13:30etik aurrera.

Bermut festa batekin hasiko dute jaia, eta Egoitz Villena El Bille musikaria arduratuko da zuzeneko musikaz, Iker gitarristarekin batera. Hala, Juan Luis Merino Debagoieneko eta Urola Garaiko asanbladako koordinatzaileak parte hartzeko gonbidapena egin die herritarrei eta inguruko elkarteekin. Are gehiago, nabarmendu du ekitaldian izango dela Isabel Salud Ezker Anitza-IUko koordinatzaile nagusia ere.

Astelehenean, hitzaldia

Ekintzak, ordea, beste egun batez luzatuko dira, Argentina: movimiento popular y cooperacion medica de Cuba hitzaldia egongo baita astelehenean. Ernesto Che Guevara Oftamologia Zentroko koordinatzaile den Javier Motta Guzman izango da hizlaria, eta Milagro Operazioa misio internazionalistaren esperientzian oinarritutako argazki erakusketa ere egingo da aldi berean. 19:00etan izango da, Ezker Kultur Gunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak