Ikerlanek 49 doktoregaien lana aintzat hartzeko ekitaldia egin du

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 6a, 12:16

Ikerlaneko doktoregaiak gaur Bilbon eginiko jardunaldian.

Azaldu dutenez, "zentroaren ardatz estrategikoetako bat" da ikertzaileak gaitzea eta espezializatzea. Egun, 52 tesi ditu martxan, eta 49k euren lanaren xehetasunak aurkeztu dituzte posterrean edo hiru minutuko tesi erakusketan.

Ion Etxeberria Ikerlaneko zuzendari nagusiak doktoregaien lana eta ahalegina azpimarratu du, tesien emaitzek Ikerlanentzat, inguruko enpresentzat eta gizartearentzat izan dezaketen garrantzia azpimarratuta. "Doktoretza gurekin egiten duten ikertzaileei esker, etengabe berritzen eta indartzen gara".

Bilbao Ekintza udal-sozietatearekin lankidetzan egin du jardunaldia Ikerlanek, Bilboko Zabalguneko eraikineko instalazioetan, zentro teknologikoak hirugarren egoitza inauguratu baitzuen urte hasieran. Hala, horrek Bilboko Udalean duen eragina nabarmendu du Javier Garcinuño Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak. "Garrantzia handikoa da lana, hiria talentuz hornitzeko estrategiarekin bat egiten baitu, eta hori guztia enpresa-arloarekin lotuta, prestakuntza-rola indartuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak