Merkatu solidarioa egingo dute San Juan de Dios ospitaleko erabiltzaileek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko urr. 6a, 11:55

San Juan de Dios ospitaleko terapia okupazionaleko erabiltzaileek iaz eginiko merkatu solidarioa.

Buru osasunaren nazioarteko eguna da urriaren 10ean, martitzena, eta Seber Altube plazan izango da azoka, 10:00etatik 13:00etara.

Arrasateko San Juan de Dios ospitaleko terapia okupazionaleko erabiltzaileek urtean zehar helburu solidario batekin sortutako objektuak izango dituzte salgai azokan, eta modu horretan, "buruko gaixotasunen estigma sozialarekin hautsi" nahi dute, egoerak ikusaraziz eta normalizatuz. Hori dela eta, herritarrei bertaratzeko gonbidapena luzatu diete.

Bildutako diruari dagokionez, Juan Ciudad Fundazioak Quiton duen proiektu batera bideratuko da, ospitale psikiatrikoko terapia okupazionaleko sailak duen baratza terapiaren programan erabili ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak