Zuzeneko saioa egingo du Goienak, Maritxu Kajoi ardatz hartuta

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko urr. 6a, 08:00

Lagun talde bat, iaz, plazako 'photocall'-ean.

20:00etan hasita, zuzeneko saioa ikusi ahal izango da Goiena telebistan zein Goiena.eus webgunean, egunak emandako guztiaz gain, miraria bertatik bertara jarraitzeko. Era berean, photocall-a ere jarriko du Goienak, Herriko Plazan, 12:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

20:30ean izango da eguneko momenturik berezienetako bat, Maritxu Kajoik orduan egingo baitu miraria, eta Goiena telebistako kamerak Herriko Plazan izango dira, han gertatzen dena bertatik bertara erakusteko. Ordu erdi lehenago hasiko dute zuzeneko saioa, 20:00etan, kaleko giroaren berri emateko, eta egunak emandako guztia ere jasoko dute saio horretan, Goiatz Arana, Aitor Agiriano eta Andrea Gonzalez kazetarien eskutik. Modu horretan, Agirianok eta Gonzalezek herritarren esperientziak jasoko dituzte. Horrez gain, haurrek loreak nola saltzen dituzten ere erakutsiko dute eta Mondragon Hoteleko bazkariak emandakoaz ere gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek.

Goiena telebistan ez ezik, Goiena.eus webgunean ere ikusi ahal izango da saioa. Era berean, gonbidatu bereziak egongo dira, Maite Albes estilista eta Ane Goikoetxea dietista, esaterako. Ondoren, esan moduan, txikiteroen zaindariaren miraria zuzenean jarraitu ahal izango da.

'Photocall'-a ere bai

Urtero moduan, Goienak photocall-a jarriko du Herriko Plazan, alfonbra gorri eta guzti, herritarrek haien jantzi dotoreak erakusteko aukera izan dezaten. 12:30etik 14:30era eta 17:00etatik 19:00etara egongo da horretarako aukera. Gainera, haien argazkia gaur bertan jaso ahal izango dute herritarrek, Whatsapp bidez. Goiena.eus-en ere ikusi ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak