Animaliekin eta jolasekin entretenituta Garagartzan

Hasier Larrea 2023ko ira. 30a, 15:57

Ikusmin handia sortu du Velasco anaiek eskainitako artile mozketa erakustaldiak. Bestela ere, txikienek ez dute aspertzeko betarik izan puzgarri eta ibilgailu artean. Sanmigelak primerako martxan doaz Garagartzan.

Gomiztegi artzain eskolan ikasi zuen ogibidea Mikel Velascok. Ardien ilea mozteko Australian erabiltzen den teknika darabil, eta gaur, Garagartzan, erakustaldia eskaini du, Iñaki anaiaren laguntzarekin. Udaberri aldean ibiltzen da halakoak egiten normalean, baina sanmigeletan salbuespen bat egin du, gonbidapena gustu handiz onartuta. Artile mozketak interes berezia piztu du eguerdian auzora bertaratu direnen artean.

Bazkaria eta gero irrintzi lehiaketa egin dute, eta bingoan jokatu. Bien bitartean, Zabolain zalditegiko animaliekin hara eta hona ibili dira Olazar zelaian neska-mutilak.

Arratsaldea Aramaio eta Arrasateko bertsolarien saioarekin borobilduko dute. 22:00etan, lamia etorriko da, eta DJ Goikoleak abestiak jarriz girotuko du egunaren hondarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak