Buzkantza da Garagartzako jaietako gutizia

Hasier Larrea 2023ko ira. 30a, 11:09

Oñatin eta Aretxabaletan bezala, Garagartza auzoan ere ospatzen dira sanmigelak. Atzo, ostirala, buzkantza-janarekin hasi zuten egitaraua, ohi bezala, Patxixena elkartean. Jendea gogoz eta gosez bertaratu zen, ospe ona baitute auzoko ardi-odolosteek.

Ilundu zenerako kontzertuek hartu zuten protagonismoa. Bailarako lau musika-talderi eman dio jai batzordeak plazako oholtzan jotzeko aukera. Kontralde, Oihu, Assata eta No somos Cicatriz taldeek dantzan eta abesten jarri zuten publikoa.

Kontralde.

Gaur, berriz, egun entretenigarria izango dute aurretik nagusi nahiz gazteek. Dianak, puzgarriek, artile-mozketak, paella-janak, zaldi eta poniekin jolasek, Aramaioko bertsolarien saioak, Dj Goikoren emanaldiak eta lamiaren etorrerak osatuko dute ekitaldi-sorta.

Buzkantzak egosten.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak