2023-2024 denboraldiko taldeen aurkezpena egin du ARTk

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 29a, 19:00

Arrasateko Errugbi Taldea herritarrengana gerturatzeko asmoarekin egin dute datorren denboraldiko taldeen aurkezpena Portaloian. Iaztik hona talde kopuruak ez du inongo aldaketarik izan, beraz, aurten ere hamar taldez osatuta egongo da kluba.

Hurrengoak dira ARTk 2023-2024 denboraldian izango dituen taldeak:

  • Senior neskak: Euskal Ligan jokatuko dute eta asteburu honetan hasten dute liga txapelketa.
  • Senior mutilak: Euskal Ligan arituko dira, eta hauek ere asteburu honetan emango diote hasiera txapelketari.
  • Talde inklusiboa: Ez dituzte, oraindik, neurketak jokatuko.
  • Pirolitikak: Mater Seriesetan parte-hartuko dute.
  • Beteranoak: Topaketetan jokatuko dute.
  • Sub 18: Euskal Ligan jokatuko dute.
  • Sub 16: Euskal Ligan jokatuko dute.
  • Sub 14: Topaketetan jokatuko dute eta abenduan ekingo diote Gipuzkoako ligari.
  • Sub 12: Topaketetan jokatuko dute.
  • Sub 10: Topaketetan jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak