Arrasateko saskibaloi zaleek hitzordu bikoitza izango dute domeka arratsaldean Iturripen. Izan ere, hastera doaz EBA mailako eta emakumezkoen nazional mailako ligak, eta kasu bietan, moreek etxean jokatuko dute lehenengo jardunaldia. Julen Berrocalen mutilek Bilbao Basketen kontra jokatuko dute lehenengo jardunaldia (Iturripe, 18:30). Denboraldiaurreko lagunartekoetan erakutsitako mailaz harago, Euskal Kopan arrasatearrek ez zuten Iturripen sentsazio ona utzi, eta hori da gainditu gurako duten lehenengo kontua.
Emakumezkoek, ondoren
MUko neskek, berriz, 20:30ean jokatuko dute lehenengo jardunaldia, Askartzaren kontra. Horiek bai Euskal Kopan dagoeneko Lauko Finalerako sailkatuta daude –urriaren 12an–. Horrek ligara begira ere konfiantza emango die.