Mousy basoko sagutxoa da eta Linda hirian bizi dena. Zer gertatuko da Mousy Lindarengana joaten denean bisitan? Eta Linda Mousyren baserrira egun pasa doanean?
"Une atsegina pasatzeko aukera izango dute neska-mutikoek, oso samur jarraitzeko antzezlan honekin", adierazi dute antolatzaileek.
Heldu batek lagun eginda joan beharko dute ikuskizunera umeek.