Arrasate Aikido Taldeko kideak oso pozik azaldu dira saio horiek hemen egiteko aukera izateagatik. "Gainera, esker hitzak jaso ditugu delegatuaren partetik eta saioetan oso giro ona nagusitu da", azaldu du Jose Manuel Matasek, taldeko entrenatzaileak. Esan moduan, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritako ordezkari gorenak izan dira Musakolako kiroldegian.
Matasek gaineratu du Arrasate Aikido Taldea geroz eta ezagunagoa dela EAEn: "Besteak beste, emakumezkoendako defentsa pertsonal ikastaroengatik edota ikastetxeetan haurren arreta eta garapen pertsonala hobetzeko egiten ditugun saioengatik".