Ikerlanek ikerketa artikulu onenaren saria jaso du IEEE kongresuan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 25a, 15:57

Ikerlaneko Rafael Suarez, saria eskuetan duela, IEEE-ko kide batekin.

Bateragarritasun elektromagnetikoari buruzko nazioarteko kongresua da IEEE International Symposium on Electromagnetic Compatibility eta, besteak beste, euskal zentro teknologikotik adierazi dute "Intel, Sandia, Google, Amazon, Analog Devices eta Nasa multinazionalak gainditu" dituztela.

Ikerlanen arabera, ingeniaritzaren eremu bat da bateragarritasun elektromagnetikoa, eta "ekipamenduen arteko akoplamendu elektromagnetikoen ondorio negatiboak nola kontrolatu, gutxitu, ezabatu eta prebenitu" aztertzen du. Bada, hori gogoan egin dute Ikerlaneko Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologikoen taldeko EMC Electromagnetic Compatibility lantaldeko kideek saritua izan den ikerketa, helburu batekin. "Funtzionalitate elektrikoak, elektronikoak eta inguruarekiko komunikazioak dituzten ekipo eta sistemen segurtasuna, eraginkortasuna eta erabilgarritasuna handitzen lagunduko die industria fabrikatzaileei".

Lehen aldia du Ikerlanek

Rafael Suarez Ikerlaneko ikertzaileak azaldu duenez, Ikerlanek lehen aldiz aurkeztu du artikulu bat kongresu honetan. "Arlo horretan mundu osoan ditugu ezagutzak kontrastatu nahi ditugu, eta gure gaitasunak eta ezagutzak arlo horretako adituen aurrean erakutsi nahi ditugu". Haren arabera, euren artikulua aukeratu dutenek gai horrekiko duten garrantzia eta interesa dute. "Horrek aukera emango digu munduko erreferente gisa kokatzeko EMC arloan garatzen dugun ikerketa lerroan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak