Maritxu Kajoi ate-joka dator

Txomin Madina Milikua 2023ko ira. 25a, 08:05

Urriaren 6an izango da txikiteroen zaindariaren egun handia, eta Maritxu Kajoi komisiñuak azaldu duenez, "dotorezia, umorea eta aldarrikapena" uztartuta den prest dute  dena aurtengorako. Hala, eskapularioa eta Ane Agirre eta Miren Barrenetxeak eginiko 3 kartelez osatutako seriea aurkeztu dituzte, baita egitaraua ere.

Irailaren 29an ospatuko dute, bestalde, nobenaixua eta AGAKO omenduko dute bertan. "Herrian egin duen eta egiten duen lan denagatik jasoko du enbutu preziatua", azaldu dute. 18:30ean eta Maritxupean izango da ekitaldia eta "primerako" ardoa eta gazta dastatzeko aukera egongo dela ere iragarri dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak