Neskak Eibarrekin, harrobiko taldeak Elorriorekin

Xabier Urtzelai 2023ko ira. 22a, 13:02

ARTko neskek aurten etxean jokatu duten azken norgehiagokako irudia, Mojategin.

Arrasateko Rugby Taldeko 16 eta 18 urtez azpikoek Elorriorekin partekatuko dute taldea aurtengo denboraldian. Emakumezkoek, berriz, Eibarrekin duten hitzarmenari jarraipena emango diote.

ARTko 16 eta 18 urtez azpiko taldeek joan den zapatuan jokatu zituzten lagunarteko lehenengo partiduak. Biek hala biek Gernika izan zuten kontrario, Mojategin. Taldekide berriak elkarren artean hobeto ezagutzeko baliagarria izan zen lagunartekoa. 16 urtez azpikoek amore eman behar izan zuten, gernikarrak gehiago izan ziren-eta (5-43). Errebantxa, berriz, 18 urtez azpiko taldeak hartu zuen, horiek jaun eta jabe izan ziren berdegunean (24-7). 16 eta 18 urtez azpikoek bezala, senior mailako emakumezkoen taldeak ere taldea partekatuko du aurten. Iazko esperientzia positiboaren ostean, Erik Cuevasen eta Asier Delgadoren nesken bidelagunak berriro ere Eibarko neskak izango dira. Hobetzen jarraitzea da helburua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak