MUk 15.000 euroko sei sari banatuko ditu oinarri teknologikoa duten ideietarako

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko ira. 22a, 11:19

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak abiatu du beka deialdia, eta helburua da 2023-2024 ikasturtean ingeniaritzako ikasleek negozio proiektu berriei ekitea.

Mondragon Unibertsitatea Industrial Sustainable Entrepreneurship Awards izenpean banatuko dira 15.000 euroko sei sariak, eta 11 hilabeteko epea izango dute. Laguntza eta aholkularitza zerbitzua ere eskainiko da, eta baita proiektuak garatzeko gune fisiko bat ere. Urriaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dira proiektuak, banaka edo taldeka, eta urriaren 16ko astean jakinaraziko dira finalistak. Finala, berriz, Garaia parke teknologikoan egingo da, astebetera.

Hala ere, xehetasun gehiago nahi izan ezkero, bi informazio saio antolatu dituzte. Hilaren 26an izango da lehena, 15:00etan; bigarrena, berriz, 28an, 17:00etan. Online egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak