Auto istripuan hil da Ointxe!-ko jokalari ohi Ivan Saez de Cortazar

Xabier Urtzelai 2023ko ira. 20a, 16:27

2014-2017 denboralditan zehar Ointxe!-ko jokalari izan zen Ivan Saez de Cortazar zendu zen atzo, martitzena, auto istripuan. 32 urteko gasteiztarrak Amurrion izan zuen istripua. Gaur egun Tabirako talde durangarrean zebilen jokatzen. 

Baskoniako harrobiko jokalari Ivan Saez de Cortazar zendu zen atzo, martitzena, Amurrion auto istripua izan eta gero. Gasteiztarra 2014an iritsi zen Ointxe!-ra, Josu Larreategi entrenatzailea zela, lehenengo taldea EBA kategoriara begira indartzeko asmoz. Eta, kantxan hiru urtez taldekide izan zituen, besteak beste, Balanzategi, Arejolaleiba anaiak, Barrena, Kintana, Lorenzo, Atxa anaiak, Zeziaga, Barberena, Aranzabal, Barbero, Ugarteburu eta Isasa. 

Gasteiztarrak 32 urte zituen eta gaur egun Tabirakon jokatzen zuen. Hain zuzen iaz, talde durangarra EBA mailan kontrario izan zuten Mondragon Unibertsitateko mutilek baina bizkaitarrek maila galdu zuten gero. Ointxe! kluba gainontzeko kluben esker mezuetara batu da, eta doluminak eman diete Saez de Cortazarren gertukoei: "Ointxe Saskibaloi Klubeko familia osoarendako dolu eguna da. Gure jokalari eta lagun Ivan Saez de Cortazar maiteak utzi egin gaitu. Ivan lehen taldeko jokalaria izan zen EBA ligan 2014 eta 2017 urte bitartean, eta arrasto handia utzi zuen taldekideen, entrenatzaileen eta gure familia osoaren artean. Ointxe klubak doluminak eman nahi dizkie Ivanen etxekoei eta lagunei. Zure gantxoak beti egongo dira gure artean”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak