Kontralde, Assata, Oihu eta No Somos Cicatriz taldeak, Buzkantza Rocken

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko irailaren 20a

Kontraldeko taldekideak.

Irailaren 29tik urriaren 1era ospatuko dituzte sanmigelak Garagartza auzoan eta, urtero moduan, ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute. Egubakoitzeko produktu izarra buzkantza izango da, ezinbestean, eta, afalostean, Buzkantza Rock jaialdiaren bederatzigarren edizioa egingo dute, 22:00etan hasita.

Buzkantzaren biharamunari aurre egiteko, dianarekin abiatuko dute zapatua, 11:00etan. Ostean askotariko ekintzek beteko dute eguna: puzgarriak, kartak, artile mozketa erakustaldia, paella jana, jolasak Zabolaingo zaldi eta poniekin eta abar. Halaber, domekan ere beste hainbat gauza egongo dira San Migel jaiak borobiltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak