Yaima Orozcori buruz, honako hau adierazi dute Emakume Txokotik: "Bere belaunaldiko kantautore kubatar nabarmenetako bat da. Haren lana trobadore tradizioak elikatzen du, azpimarratuz generoaren alderdirik herrikoiena bereziki. Konposizioetan guajira, bolero eta habanera erritmoak darabiltza, baina tangoa, folklore latino-amerikarra, bossa-nova, eta rock eta jazz apur bat ere bai. La Trovuntivitis kantautoreen taldeko kidea da".
Modu horretan, emakumeen ahotsak protagonista izango dira irailaren 28an Emakume Txokoan. "Oholtza hartuko dute, eta nagusi izango dira emakumeon ahalduntzerako hitzak eta doinuak", azpimarratu dute. "Hitzordu honen bidez gonbita egin gura dugu Emakume Txokoan elkartzeko, jarraitu dezagun elkartzen, disfrutatzen, saretzen eta eragiten".
