Auzoko egitasmoan parte hartzeko dei egin diete arrasatearrei

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ira. 20a, 10:06

Auzoko Eguna, Arrasaten, iaz. (Argazkia: Euskaltzaleen Topagunea).

Urriaren 19an hasita, eguenetan elkartuko da taldea, ordu eta erdiz, hainbat ekintzaren bidez, euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko. Helburu nagusia da, euskal hiztunen laguntzarekin, herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek euskarara gerturatzeko lehen pausoak ematea.

Arrasateko Udalak eta Ekin Emakumeak Elkarteak martxan dute Auzokoren ikasturte berria. Herritarrak, aniztasuna eta euskara oinarri dituen egitasmoa da Auzoko eta helburu nagusia da, euskal hiztunen laguntzarekin, herrira iritsi berriek edota euskaratik urrun bizi direnek euskarara gerturatzeko lehen pausoak ematea. "Horretarako, gure herriko hizkuntza aniztasuna ezagutarazi eta jatorri ezberdinetako herritarrak harremanetan jartzen ditu proiektuak", diote Ekinetik.

Eguenetan elkartuko da taldea, ordu eta erdiz, hainbat ekintzaren bidez, euskarazko oinarrizko hitzak ikasi eta elkar ezagutzeko. Urriaren 19an hasiko dira elkartzen eta herritarrei dei egin diete parte hartzeko, "guztiok garelako beharrezkoak herriko komunikazio eta kohesio hizkuntza euskara izateko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak