Hirukidek elkartearen aurkezpena egin du Kulturaten

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 19a, 18:44

Hirukide elkarteko kideak aurkezpenean.

Arrasateko Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izan dira gaur Arrate Etxezarreta eta Ibai Arberas, Hirukide elkarteko kideak elkartearen beraren aurkezpena egiten eta familia ugariei haien egoeraren inguruko azalpenak ematen.

Etxezarreta eta Arberasek azaldu dituzte zeintzuk diren familia ugariek dituzten egoera ezberdinak, zeintzuk diren haien diru-laguntza publikoak edota seme-alabak hazteko eta mantentzeko laguntza berriari buruzko berrikuntzak. Bertara gerturatu diren familia ugarietako kideek zituzten galdera edo kezkak ere erantzun dituzte.

Aurkezpenera joateko aukera izan ez dutenak egunean zehar gerturatu behar izan dira Kulturatera, eta, beraz, bertaratu direnen galdera eta kezkak ere erantzun dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak