Kulturateko pintura ikastaroan izena eman daiteke

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ira. 18a, 15:32

Arrasate Margo Taldeko kide bat, marrazten.

Arrasateko Udalak pintura ikastaroa eskainiko du, heldu zein nagusientzat, eta eguaztenera arte egongo da izena emateko aukera. Kulturateko pintura gelan bertan eman beharko da izena, 17:00etatik 19:00etara (sarrera Seber Altube plazatik).

Irailaren 25ean hasiko dute ikasturtea, Amaia Bengoaren eskutik, eta astelehenetik egubakoitzera arteko saioak 17:00etatik 20:00etara egingo dituzte; zapatuetakoak, aldiz, 10:00etatik 12:00etara. Taldearen gehienezko partaide kopurua hogeikoa izango da. Haurren kasuan, halaber, 7 urtetik gorakoek bakarrik eman ahalko dute izena.

Ikastaroaren prezioak:

  • Helduak 183 euro (3 ordu astean, irailetik ekainera)
  • Haurrak (gutxienez 7 urte):
    • 91.5 euro (1’5 ordu astean irailetik ekainera).
    • 122 euro (2 ordu larunbatetan).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak