Arte garaikidea artista gazteen eskutik, Kulturaten, urriaren 13ra arte

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ira. 18a, 10:00

Atzo zabaldu zuten Kulturateko klaustroan, urriaren 13ra arte ikusgai egongo den Guacamayo erakusketa. Lau artista gazteren eskutik eta Kulturateko espaziorako propio egindako sorkuntzekin, artearen esperientziaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak.

Arte garaikidea herrietara gerturatzeko helburua duen Harriak programaren baitan sortu dute Guacamayo erakusketa. Ander Perez artistak egin ditu komisario lanak eta aitortu du, berarentzat lehenengo esperientzia izan dela roll horretan. "Asko ikasi dut", azaldu du.

Artistak lau dira, "guztiak espazioarekin lan egiten dutenak", eta lanak hiru, izan ere, Miel Oyarzabalek (Durango, 1994) eta Ibai Madariagak (Mallabia, 1994) hiru urte daramatzate kolektibo gisa lanean. "Guk estudioan erabiltzen ditugun materialak ekarri ditugu, egurra, orriak... eta horiekin lan egin dugu honako espazioan", azaldu dute. Dimentsio handiko lan bat aurkeztu dute Kulturaten.

Eurez gain, Victor Ortuñok (Yecla, 1995) eta Silvia Coppolak (Padova, Italia) ere ipini dituzte euren lanak erakusketan. Coppolak soinuarekin jolas egin du erakusketan eta soinu-obra bat sortu du. Ortuñok, berriz, tamaina txikiagoko hiru sorkuntza ekarri ditu.

Erakusketa ikusteko

Urriaren 6an itxita egongo bada ere, astelehenetik zapatura dago erakusketa ikusteko aukera, 17:30etik 20:30era.

Irailaren 28an, bestalde, 19:30ean, Paula Guerreroren kontzertua egongo da, klaustroan bertan.

Erlazionatuak

'Guacamayo' erakusketako inaugurazio ekitaldia

Miren Arregi Amasorrain 2023 ira 16 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak