MU Euskal Kopatik kanpo Getxoren kontra Iturripen galduta

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ira. 17a, 20:37

Ahazteko moduko norgehiagoka izan da Iturripen jokatu den Mondragon Unibertsitatearen eta Getxoren artekoa. Ahaztekoa, 50-75 galduta Euskal Kopatik kanpo gelditu direlako Ointxe!-koak eta baita joko bariko partidua izan delako.

Partidu txarra jokatu du Mondragon Unibertsitateak. Hirukoekin saiatu bada ere, oso gutxi saskiratu dira. Une baten 30 puntuko aldea ere izan dute Getxorekiko. Azkenean, 50-75 galduta, Euskal Kopatik kanpo gelditu dira. 

Emakumezkoek garaipena eskuratu dute

Oso bestela jokatu du Emakumezkoen lehenengo maila nazionaleko taldeak gaur ere Iturripen. Gaur abiatu dute Euskal Kopa eta erraz 63-33 irabazi dute (63-33) Lointek Gernikaren aurka. Datorren astean itzulerako partidua jokatuko dute, Gernikan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak