Tailer, jolas, kontzertu eta abar, Erguingo auzotarren gozamenerako

Miren Arregi Amasorrain 2023ko ira. 18a, 13:13

Erguingo jaiak egin dituzte egunotan eta jendetza batu da auzotarrek antolatutako askotariko ekitaldietan. Umeendako puzgarriak, jolasak, nagusiendako luntxak, kontzertuak eta bestelakoak izan dituzte asteburu osoan zehar.

Domeka eguerdian, esaterako, puzgarri eta aurpegi marrazketatik aparte, ekintza interesgarrietan parte hartzeko aukera ere izan zuten, musikaz alaituta. Besteak beste, 3D inprimaketa erakusketa egin zuten, eta 3D inprimagailua martxan ikusteko aukera izan zuten auzotarrek galderak egiteko aukerarekin. Hain zuzen inprimagailu horrrekin inprimatutako 3D puzzleekin eta buru-hausgarri jolasekin aritzeko aukera ere izan zuten. "Oso dibertigarria eta diferentea den ekintza PuzzleKaxa.eus-en eskutik", azaldu dute auzotarrek. "Oso interesgarria da ikustea ohiko jarduerek nola jolas modernoagoei bide ematen dieten espiritu tradizional hori mantenduz baina teknologia uztartuz. 3D teknologia erabiltzeko zer ikasi behar duten galdetzeko aukera izan zuten handik pasa ziren adin ezberdinetako haur eta helduek, baita argazki politak ateratzeko ere. Dibertsioa eta formakuntza eskutik helduta joan ziren atzo Erguin auzoko festan. Antolakuntza ezin hobea jai batzordetik", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak