Hiru ahizpa suediarrek osatzen dute Baskery taldea, eta Getxoko Folk jaialdian jo aurretik Arrasaten egin zuten geldialdia atzo Oreixe Akustikoak-en bigarren asteburuan, hain zuzen ere. Juan Arzamendi Musika Etxeko auditoriumean musikatu zituzten euren abestietan entzun daitezkeen folk, blues, country eta rock estiloen nahasketak; baina baita bertsioak ere, esaterako, bideoan ikusi eta entzun daitekeen Neil Young-en 'Heart of gold'.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.