Agerre eta Santa Teresa kaleetan trafikoa moztuko dute datorren astean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ira. 14a, 12:39

Santa Teresa kalea.

Igogailuak muntatzeko lanak egingo dituzte, irailaren 18tik 22ra, Musakola eta Santa Teresa arteko eremuan. Hori dela eta, "herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko", aldi baterako itxiko dute trafikoa Agerre eta Santa Teresa kaleetan.

Udal Gobernuak adierazi duenez, trafikoa ixtea "funtsezkoa" da kamioiek eta garabiek "modu seguru eta eraginkorrean" lan egin dezaten igogailuak muntatzeko eremuan. Hala, egun horietan, ezin izango da ibilgailurik ibili kale horietan, eta segurtasun-hesiak jarriko dituzte zenbait tokitan, eragindako eremua mugatzeko. "Barkamena eskatzen dugu horrek inguruko egoiliarrei eta bisitariei sor diezazkiekeen eragozpenengatik, eta Udaletik arduraz jokatzeko eskatzen dugu".

Santa Teresa eta Agerre kaleak, mapan, gorriz. (Argazkia: Arrasateko Udala).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak