Abuztuaren 21ean hasi zuen denboraldi-aurrea gizonezkoen gorengo taldeak, eta batzuek taldea utzi eta beste batzuk batu egin diren arren, entrenatzaileak dio taldearen oinarria mantendu egingo dela: "Batzuek taldea utzi behar izan dute lesioak direla-eta, baina jokalari gutxiko kontua da eta, hori horrela, taldearen oinarria mantendu egingo da".
Oraindik ez dute lotu denboraldi-aurreko lagunartekorik, ez baitakite "noiz hasiko den liga". Hori jakin arte jokalarien kargak ongi kontrolatzea nahi du Barrutiak: "Errugbia oso kirol fisikoa da, eta ezbehar horiek guztiak saihestu nahi ditugu".
Gainontzekoak ere lanean
Julen Barrutiaren taldeaz gain, gainontzeko talde guztiak ere hasi dira 2023-2024 denboraldiaren hasierarako haien taldeak egokitzen. Gizonezkoen senior mailakoak hasi eta egun gutxira ekin zioten denboraldi-aurreari emakumezkoen taldeak. Klubeko gainontzeko talde guztiek, berriz, ikasturte hasiera iritsi ahalaz bat ekin diote entrenamenduei, Mojategin.
Talde hauez guztiez gain, Errugbi Eskolako eta Errugbi inklusiboko neska-mutilek ere hasi dute denboraldia; talde hauen entrenamenduak igandeetan izaten dira, Mojategin.