80 eskuter inguru elkartuko dira plazan zapatuan, Mondrallyren baitan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ira. 12a, 17:23

Mondraueko Dragoiak Scooter Taldeak hamaikagarrenez antolatuko du Mondrally topaketa eta asteburu honetan izango dute hitzordua. Batetik, egubakoitzean, kontzertuak egingo dituzte Irati tabernan eta, bestetik, zapatuan, 80 eskuter inguru elkartuko dira Herriko Plazan, 11:00etan.

Mondraueko Dragoiak Scooter Taldeko kideak egubakoitzean hasiko dira motorrak berotzen. Hala, 20:00etan, Hankaz Gora taldearen kontzertua egongo da Irati tabernan eta 22:00etan, aldiz, Punky Reggae Party festa hasiko dute.

Zapatuan izango da egun handia. Izan ere, 11:00etan hasita, 80 bat eskuter batuko dira Herriko Plazan, eta 12:00etan ohiko irteera egingo dute. Gero, 14:30ean, Larrinetxe jatetxean izango dute bazkaria eta 20:30ean Punky Reggae Party egongo da DAT tabernan, hainbat DJrekin.

Izen-emateari dagokionez, bihar arte egongo da aurrez izena emateko aukera eta egunean bertan ere bai. Horretarako, goian ageri den Laboral Kutxako kontu korrontean 55 euroko ordainketa egin beharko da aurrez egin ezkero eta, egunean bertan, 60 eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak