Besaide Mendizale Elkarteak Errioxara egingo du irteera

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 12a, 16:58

Errioxako Saida mendira irteera egingo du Besaide Mendizale Elkarteak; irailaren 24an irtengo dira FORUMen atzeko geltokitik 7:30ean.

1.378 metroan kokatzen da Saida mendiko tontorra, eta guztira 18,40 kilometroko ibilaldia izango da. Elkarteak iragarri du sei ordu eta erdi inguruko mendi buelta bat izango dela. Izena emateko bi aukera izango dira: internet bitartez hilaren 18tik 20ra bitartean edo Besaideko bulegoetan hilaren 19tik 20ra 19:30etatik 20:00etara. Bazkide federatuek hamahiru euro ordaindu beharko dute, ez federatuek berriz hamasei. 

Ordainketa transferentzia bitartez egin beharko dute parte-hartzaileek ES 23-3035-0001-51-0010000193 (Laboral Kutxa) edo ES 39-2095-5055-53-1061009519 (Kutxa) kontu korronteetara mendizalearen izen-abizenak zeintzuk diren adierazita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak