Swing Collective, eguenean, Taupa tabernan

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ira. 12a, 11:14

Monica Duran arrasatearra da taldeko abeslaria.

Monica Duran kantari arrasatearra buru duen taldeak 20:00etan egingo du emanaldia. "Ibilbide alai, dinamikoa eta erromantikoa eskainiko digu swingaren kanta ezagunekin", azaldu dute Ibai-arteko kideek. Haiek antolatu dute kontzertua, Tauparekin lankidetzan.

Monica Duranek 15 urte baino gehiagoko esperientzia du agertokietan, estatuan oihartzuna duten hainbat proiektutan lider eta abeslari izanik eta gainera, Arabako Joyful Gospel Choir bezalako gospeletan ahots bakarlari nagusi ere bada. "Horrez gain, abeslari polifazetiko hau, goi-mailako ikasketen azken txanpan murgilduta dago, CSMNko jazz-interpretatzaile gisa", diote Ibai-arteko kideek.

Gaur egun, estilo honen inguruan egiten du lan, eta horri esker, Gasteizko Jazzaldian edo Arrasate Bluesen aritu da. "Aipatzekoa da Monicak Arrasate Bluesen aurten egin duen emanaldia berezienetako bat izan zela, bai publikoarentzat eta baita antolatzaileentzat ere eta ondorioz, gustukoenetariko bat".

Egueeko emanaldirako, gainera, musikari eta lagun handiekin dator arrasatearra: Elsa Lizundia (saxoa), Nerea Arrieta  (pianoa), David Martínez (kontrabaxua) eta Pablo Barrios (bateria).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak