Jokalari gazteenei izena emateko gonbita

Julen Murua Mesonero 2023ko ira. 12a, 10:28

Gaztetxoak Arrasateko eskubaloi kanpusean.

Talde ezberdinak osatzeko jokalari beharrean dago Arrasateko Eskubaloi taldea. Hori dela eta, Ane Herrerok, klubeko kideak, "gonbita" egin nahi izan die gazteenei eskubaloian jokatzen hasteko.

"Maila guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen talde bat" izatea nahi izaten dutela dio Herrerok, baina urtero "zailtasunak" izaten dituzte taldeak eratzerakoan. Aurten ere "egoera berdinean" daudela aitortu du eta, ondorioz, "gazteenei eskubaloian jokatzeko gonbita" luzatu gura izan dute klubeko kideek.

Bereziki, 2007 eta 2011 urteen bitartean jaiotako gazteei luzatu nahi izan die eskubaloian jokatzeko deia, adin tarte horretan baitaukate taldeak eratzeko zailtasunik handienak: "Maila batzuetan jokalariz labur gelditzen gara, baina espero dugu talde guztiak eratu ahal izatea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak