Arrasateko EAJ Arantzazun izan da

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ira. 12a, 09:33

Arantzazuko Ama Birjinaren Egunaren ondorengo domekan egin dute arrasatearrek, ohi moduan, erromesaldia. "Egun ederra igaro genuen, eguraldia lagun, parte-hartze handiarekin eta arrasatear ugarirekin eliza betez", diote jeltzaleek.

Jeltzaleek salatu dute EH Bilduren Udal Gobernuak eta, batez ere, Maider Morras alkateak ez zuelako parte hartu. "Herritar guztiak ordezkatzen ditu alkateak eta herritarrak harrituta agertu dira bere jarrerarekin", azaldu dute jeltzaleek. "Pena sentitu genuen. Ez aurresku, ez txistulari eta ezta Arrasateko bandera ere ez genituelako bertan ikusi. Udalak aukera eman beharko luke ohiturekin eta tradizioekin jarraitzeko", diote.

Gobernuak joan den astean azaldu zuen Arantzazura ez joatearen zergatia. "Udalerrian kristautasunaz harago beste erlijio batzuk ere badaudela iritzita eta neutraltasunaren izenean, parrokoarekin adostu dugu harrera ofizialik ez egitea udal moduan eta harrera hori parrokoak berak egitea", zioen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak