San Andres kalea aldi baterako itxita egongo da bizikletentzako

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko ira. 11a, 18:13

Uribesalgo urbanizatzeko obrak direla-eta hartu du erabakia Arrasateko Udalak. Azaldu dutenez, lurra asfaltatu gabe dago eta horren ondorioz sor litezkeen "segurtasun-arazoak saihesteko" San Andres kalea datozen egunetan oinezkoentzat bakarrik izango da zabalik.

San Andres kaleko asfaltatze-lanak "epe laburrean" egingo direla azaldu dute Udaletik eta data zehatzak udal webgunean jakinaraziko direla. Halaber, barkamena eskatu dute hartutako neurriak "txirrindulariei eta, oro har, komunitateari sor diezazkiekeen eragozpenak" direla eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak