Gaineratu dute bide hori konpondu eta herritarren erabilerarako ahalbidetu beharko litzatekeela berriro. "Ondo dago azpiegitura berriak egitea, baina Kode Zibilak esaten du bide publikoak mantendu behar direla. Horregatik, arrasatear askok ondo ikusiko genuke bide publiko hori konponduta eta erabiltzeko moduan egotea", nabarmendu dute.
