Oscar Baile zuzendaria elkarrizketatu dugu:
Zertan datza metodo ezagun honek?
Kids&Us metodoa, ama hizkuntza normaltasunez ikastean datza. Aurrera eramaten ditugun ekintza guztiak, hizkuntzaren ezagutzara lotuak daude, kantuak eta jolasak uztartuz; honen atzean, gramatikari lotutako lanketa handia dago, ingelesaren eta dibertsioaren bitartez, ikasketa helburuak lortu ahal izateko.
Zein izan da zuen ikasle gazteena?
Gure ikasle gazteenak 9 hilabete besterik ez zituen. Gurasoan finlandiarrak ziren eta garbi zuten geroz eta lehenago hastea hobeto zela. Aurten, urte bat betetzen dutenen bi talde ditugu, baina gure ikasleen gehiengoan 2 eta 4 bitartean dituztenean hasten dira.
Zeintzuk dira zuen baloreak?
Azken sei urte hauetan gogor lan egin dugu metodoaren bikaintasuna mantendu ahal izateko. Guzti hau posible izan da, nire alboan talde inkonformista, grinatsua, eraldatzailea, ausarta, eta, Kids&Us eta bere baloreak irudikatzen dituena izan dudalako.
Zertan bereizten da zentro berri hau?
Zentro berri honen estetika eta ikasgelak oso ezberdinak dira aurrekoarekin alderatuz; gutxienez gurekin 4 urte daramaten ikasleak, ez dira haur giroarekin identifikatuta sentitzen. Ezberdinak dira eurak eta gainera independenteagoak dira. Horregatik, euren interes eta beharretara egokitutako zentro bat planteatu dugu.
Zein da erabiltzen duzuen hezkuntza prozesua?
Gure metodologia, gustu eta interes ezberdinetara moldatzen dugu.
Babies: Urte bateko eta biko haurrak, jaiotzen diren unetik, hizkuntza ezberdin asko ikasteko gai dira. Kids&Us-en, txikienek zentzumenekin esperimentatzen dute, eta, kantuen eta abestien bitartez, ingelesaren musikaltasunarekin trebatzen dira.
Kids: 3 eta 8 urte bitartek haurrak, ezagun egiten zaizkien egoerak berreginez ikasten dute. Gure pertsonaien istorioak, euren irudimena eta jakin-mina pizten dizkiete, hizkuntza ikasten jarraitzeko.
Tweens: 9 eta 12 urte bitartekoek jakin-minetik ikasten dute ingelesa, adin honetan autoezagutza etapan daude, eta euren iritziak ingelesez helarazi ahal izateko, gaitasun sortzaile eta komunikatiboak garatzeko animatzen ditugu.
Teens: 13 urte betetzen dituztenean nerabezarora ingeles maila on batekin iristen dira, eta, euren nortasuna eraikitzeko garaian, segurtasuna ematen die horrek. Hizkuntza ondo menperatzean, jarioarekin komunikatzeko gai dira, eta, munduari diren moduak erakusteko aukera ematen diete.
Zein da Kids&Us Arrasateren etorkizuna?
Garrantzitsua da azpimarratzea, gure metodologian, 7 urte baino gutxiago dituzten ikasleak onartzen ditugula, baina, Tweens&Teens izenez ezagutzen den zentro berri honetan, gure metodologoarekin gutxienez 4 urtez ikasten dabiltzan ikasleak hartuko ditugu. Gure arazo nagusia, gure taldeak oso murritzak direla izan da, eta, guztiek egun eta ordutegi berdinak nahi izaten dituzte. Zabalkuntza honekin, 12 gela ditugu, eta, honek, kurtso batzuk bikoizteko aukera emango digu. Dena den, nahiz eta gure ikasle kopurua hirukoiztu egin dugun, harrotasun gehien ematen diguna, urtetik urtera %98ko fidelizazio tasa lortu dugula izan da; gure inguruan handienetarikoa izanik.
Zuen metodologiari buruz gehiago jakiteko zer egin behar dugu?
Iraila guztian zehar ekintza ezberdin asko egingo ditugu gure metodologia ezagutzera emateko, eta, interesa duenak, gure zentrora gerturatu daiteke edo gure sare sozialak bisitatu ditzake, 943 05 15 46 telefonora deitu, edo WhatsApp mezu bat bidali 656 74 05 78 zenbakira, informazio eskatuz.
Eta bere zuzendariarekin hitz egindako guztiaren gainetik, esaldi batek azpimarratuko genuke: “Ez gara ingeles akademia bat bakarrik, haurrek modu naturalean hizkuntza berri bat ikasteko tokia gara”.