'Pitxi' txapelketa etxean geratu da, gizonezkoen nagusien mailan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 9a, 22:27

Senior mailako jokalariak partida amaieran.

Beti bezain berezia izan da Pitxi Herreroren omenezko txapelketa. Arrasateko eskubaloi taldeek Andoaingo Leizaran taldearen aurka jokatu dute. Amaieran, jokalari ohien lagunarteko partidua egon da.

Goizean hasita jokatu dituzte partidak Leizaran taldearen aurka, Iturripen. Emaitzak izan dira:

  • Infantil neskak: 9-31.
  • Kadete neskak: 13-23.
  • Gazte neskak: 13-23.
  • Gazte mutilak: 11-26.
  • Senior mutilak: 43-12.

Antolatzaileak pozik geratu dira egunak eman duenarekin.

Jokalari ohien lagunartekoa

Txapelketa amaitzeko, Arrasateko eskubaloi jokalari ohiek lagunarteko partida jokatu dute. Besteak beste, kantxara irten dira: Anjel Moraleja, Txapu, Oskar Orue, Fertxu, Iker Murillo... Gainera, Herrero zenaren alaba Anek eta seme Josuk ere jokatu dute norgehiagoka.

Jokalari ohiak, partida hasi aurretik.

Lagunarteko norgehiagokaren une bat.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak