Elmako jaiek hasiera koloretsua eta jendetsua izan dute

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko irailaren 9a

Saguzarraren jaitsierarekin ekin zioten atzo, egubakoitza, Elmako jaiei. Ondoren, Go!azen saioko artisten txanda izan zen, eta Markel Goikoleak dantzan jarri zituen arrasatearrak.

Hasiera ikusgarria izan dute beste behin Arrasateko Elmako jaiek. Izan ere, tirolina bidez jaitsi da saguzarra agertokira, eta jaiek eztanda koloretsua izan dute. Txalapartaren doinuak ere izan dira, eta, gainera, gaztetxoek, euskal musika-tresna probatzeko aukera izan dute.

Ondoren, Go!azen telesaileko artistek dantzan eta kantuan jarri dituzte gazte eta helduak, eta gaua Markel Goikolea DJ arrasatearraren erritmora luzatu da.

Zapatuan, EH Sukarraren emanaldia egongo da, eta domekan, erraldoien kalejira eta Txan magoaren ikuskizuna izango dira plater nagusiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak