Hain zuzen ere, aurten zazpigarren edizioa bizi duen Trikigin lehiaketa bada eskolak duen berrasmatzeko grinaren ondorio. Atzokoan Arrasateko bost taberna izan ziren lehiaketan parte hartu zutenak: Irati, Belun, Dublin, 1990 eta Kajoi. Kajoi tabernakoa izan zen lehiaketako irabazlea.
Eta, eguna borobiltzeko, Xabi Solano eta DZ-k kontzertua eskaini zuten Portaloian, Monte tabernaren kanpoaldean; orduan elkartu zen jende gehien, Euskal Herriko trikitilaririk ospetsuenaren zuzenekoa jarraitzeko.