Neomak taldea urrian Asia ekialdean izango da

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023ko ira. 11a, 17:06

Neomak taldea, Eskoriatzako iazko Errekan Gora jaialdian.

Bizkaiko Sua taldearekin batera bost kontzertu eskainiko dituzte Hego Korean eta Japonian.

Arrasateko musikariak kide dituen Neomak musika taldeak uda emankorra izan du iazko martxoan argitaratutako diskoa askotariko txokoetan "arrakastaz" aurkezteko aukera izan du- eta. Udazkenari ere indartsu ekingo diete, horren erakusle, urriko lehen hamabostaldian Hego Koreako eta Japoniako musika jaialdi "ezagunetan" parte hartuko dutela.

Bost kontzertu

Seulen, Hego Koreako hiriburuan, egiten duten Zaindari festa ezagunean ekingo diete birari. "Showcase erako kontzertu bana eskainiko dute Asiako eta mundu osoko programatzaileen eta musika arloko langileen aurrean, eta, ondoren, hango Musinsa Garage areto mitikoan Basque Night edo Euskal Gaualdia izeneko ekimenaren baitan izango dira. Fight for rights jaialdian borobilduko dute Hego Koreako bira", azaldu dute Mauka Musikagintzatik.

Japoniara joango dira ondoren eta bina emanaldi eskainiko dituzte euskal ordezkaritza zabala izango duen beste bi jaialditan Euskal Herrirako bidea hartu aurretik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak