Iraileko hirugarren zapatuko azoka pizza usainarekin

Mirari Altube Arrese 2023ko irailaren 11

Pizza tailerra, iaz.

Ortuak sasoiko produktuz gainezka daude eta horiek eroango dituzte bertako ekoizleek zapatuan, irailaren 16an, Seber Altuben egingo den azokara, 09:00etatik 14:00etara bitartean.

Tomateak, piperrak, pikuak, sagarrak… eta gehiago izango dituzte bertako ekoizleek eta ogia, eztia eta gozogintza postuak ere jarriko dituzte ohi legez.

Oraingoan, gainera, pizza egiten ikasteko aukera izango dute 6 urtetik gorako neska-mutikoek. 11:00etan hasiko da eta aldez aurretik eman behar da izena Udalaren webgune bidez edo BAZera deituta: 943 25 20 00.

Aurreko hilabeteetan legez, Biteri plazako aparkalekuan bi ordu doan eskainiko dituzte autoa aparkatzeko, erosketak egin bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak