Mahaiak jarriko ditu egunotan AEDk 40. urteurreneko materiala saltzeko

Larraitz Zeberio Lekuona 2023ko ira. 8a, 09:30

Jarriko dituzte Portaloian iraileko eguenetan eta egubakoitzetan, 18:00etatik 20:00etara. Hainbat auzotako jaietan ere izango dira. Elmako jaietan, gaur 18:00etatik 20:00etara eta domekan 12:00etatik 14:00etara. Hilaren 15ean, berriz, Erguineko Usaetxe plazan.

Elkartea sortu zela 40 urte betetzen diren honetan, urteurrenarekin lotutako materiala du salgai AEDk. Umeen kamisetak (10 euro), helduen kamisetak (15 euro), poltsak (5 euro) eta botilak (10 euro) atera dituzte. Materiala AEDren bulegoan zein horretarako propio ahalbidetutako estekaren bitartez eskura daiteke.

Horrekin batera, salmenta postuak jarriko dituzte Portaloian iraileko eguenetan eta egubakoitzetan, 18:00etatik 20:00etara. Hainbat auzotako jaietan ere izango dira. Elmako jaietan, gaur 18:00etatik 20:00etara eta domekan 12:00etatik 14:00etara. Hilaren 15ean, berriz, Erguineko Usaetxe plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak