Laugarren topaketa, "orain arteko jendetsuena"

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko irailaren 6a

Emankorra izan da Greba Feminista Orokorra lantzeko laugarren topaketa ere, Arrasateko Denon Bizitzak Erdigunean taldeko kideek azaldu dutenez. "Aurreko topaketetako tonikarekin jarraituz, hemendik eta azaroaren 30a bitarteko bidea zein izango den zehazten joan gara lantalde ezberdinetan", diote.

Irailean eta azaroan topaketak maiztasun handiagoarekin egingo dituztela aurreratu dute. "Lan handia daukagu aurretik eta, beti esaten dugun bezala, ateak zabalik uzten ditugu prozesu honetan parte hartu nahi duenarentzat". Hurrengo topaketa bi aste barru izango da, irailaren 19an.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak