Urteroko moduan, aurten ere irteera egingo dute 1956an jaiotako arrasatearrek, irailaren 30ean. Arabako Errioxara joango dira, Guardiara, eta 08:15ean elkartuko dira, Kontzeziñoko autobus geltokian.
Hara iristean, 10:00etan, bisita gidatua izango dute Trikuharrien Ibilbidean eta 12:30ean hamaiketakoa egingo dute Biazteri tabernan. Gero, 13:15ean Villa poteoari ekingo diote eta 14:30ean izango dute bazkalordua, Silken Villa de Laguardia hotelean. Bazkalostean, 17:30ean, dantzaldia egongo da eta 19:30ean edukiko dute itzulerako autobusa.