Eskaintza zabalarekin dator Doke Antzerki taldea

Arantzazu Ezkibel Galdos 2023ko ira. 1a, 09:00

Iazko interpretazio ikastaroko ikasleak. Artxiboko irudia.

Doke Antzerki taldeak ikasturte berrirako eskaintza aurkeztu du: antzerki eskolako izen-ematea eta helduendako interpretazio ikastaroa.

Batetik, antzerki eskolako izen-ematea zabaldu dute. 2023- 2024 ikasturtean antzerkiaren nondik norakoak ezagutu nahi dituenak eta taula gaineko xarmaz gozatu nahi duenak aukera izango du Doke taldearekin. 8 urtetik 17 urtera bitartekoendako ikastaroa izango dute, irailetik ekainera bitartean emango dutena; gainera, helduendako ikastaro trinkoak izango dituzte urtean zehar. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, dokeikastaroak@gmail.com helbidean izango dute aukera.

Bestetik, helduendako interpretazio ikastaroa izango dute Amaia Lizarralde aktorearekin. Chejov teknikaren hastapenak eskainiko ditu Lizarraldek. Kulturolan izango da ikastaroa, 10:00etatik 14:00etara bitartean: urriaren 21ean eta 28an; azaroaren 4an, 11n, 18an eta 25ean; eta, abenduaren 2an eta 16an. Izena emateko idatzi behar da dokeikastaroak@gmail.com helbide elektronikora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak