Txupinazoarekin eta haurrendako jolas eta tailerrekin abiatuko dituzte bihar Zarugaldeko jaiak, 11:30ean, eta egun osoko egitaraua dute prestatuta; tartean, mus eta partxis txapelketak, Zeuk ein, zeuk jan bazkaria, Txikitxu Arrostaitzekoen dantza emanaldia, AZ Gaubelaken dantzaldia edota afaria. Azken horretan, 80 herritar inguru elkartuko dira: 65 heldu eta 13 ume. Halaber, zezensuzkoa ere egongo da, 23:30ean hasita. Jai batzordeko kideek arrasatear guztiak animatu gura izan dituzte festez gozatzera.
Elmakoak, datorren asteburuan
Zarugaldekoei Elmako jaiek emango diete jarraipena, datorren asteburuan, hiru eguneko egitarau zabalarekin. Iaz moduan, Go!azen telesaileko protagonisten emanaldia izango da plater nagusietako bat, irailaren 8an, 20:00etan hasita, baina badira beste hainbat ekintza erakargarri ere, besteak beste, EH Sukarra taldearen kontzertua. Azken hori zapatuan izango da, irailaren 9an, 22:30ean.
Ondoren, Erguingoak datoz
Irailaren 15ean, 16an eta 17an ospatuko dituzte Erguingo jaiak eta hor ere izango da zertaz gozatu. Besteak beste, Etxepe, Mutiko, Tata eta Denso, Youth United eta Eten taldeen kontzertuak izango dira.