4 urtetik 6 urtera artekoak 17:00etatik 18:00etara entrenatuko dira; 7 urtetik 11 urtera artekoak, 18:00etatik 19:00etara eta 12 urtetik gorakoek, 19:00etatik 20:00etara. Halaber, 12 urtetik gorakoek egubakoitzetan ere egingo dituzte entrenamendu saioak, 17:00etatik 19:00etara.
Horrez gain, irailaren 16an euskal federazioko entrenamendua egingo dute infantil mailakoek eta irailaren 23an formazio saio bat eskainiko du federazioak. Hilabetea bukatzeko, irailaren 30ean kluben arteko entrenamendua egingo dute.