Ziorla Kenpo taldeko kideak entrenamendu saioekin hasiak dira dagoeneko eta Eric Martin, Yeray Martin eta Sara Cabezas izan dira horretan lehenak, Espainiako Txapelketa prestatzeko.
Gainontzeko kideek ere datozen egunetan hasiko dituzte saioak, Alberto Narro, Aitor Mondragon eta Iker Letona entrenatzaileek aginduetara. Kenpoko borroka alorra eta kata alorra landuko dute ikasturte berrian, baita defentsa pertsonala ere. Kirol apur bat egiteaz gain, erresistentzia eta malgutasuna bezalako gaitasunak lantzen dituzte, eta norbere burua defendatzen ere ikasten dute. "Hori guztia, ondo pasatuz eta barre batzuk eginez", adierazi du Iker Letona entrenatzaileak.
Jende berriarendako ateak zabalik dituztela ere adierazi dute eta probatu nahi duten guztiei Musakolako kiroldegira joateko dei egin diete. Martitzen eta eguenetan entrenatzen dute helduek, 18:30etik 19:45era. Haurrek, berriz, eguenetan egiten dituzte saioak, 17:30etik 18:30era.
Interesa duenak, 636 29 95 90 telefonora dei dezake.